ELA

Afiliatu zaitez, SINDIKATUA BEHARREZKOA DA

Gobernuek eta patronalak gizarte eredu bidegabe bat inposatzen dute, printzipio sozialik gabekoa, neoliberala. Ahalik eta irabazi pribatu gehien izateak dena justifikatzen duen eredua: lan baldintzen hondamendia; prekarietatea langile gehienentzat; enpresa eta errenta altuek zerga gutxiago ordaintzea; herritarrak derrigortzea doakoak izan beharko luketen zerbitzu publikoak ordaintzea…

Gobernuak eta patronala eskutik doaz helburu hauetan. Gobernuek legeak diktatzen dituzte zergak jaisteko eta diru-laguntzak ematen dizkiete enpresariei. Hauek, bien bitartean, ahal duten guztitik etekina ateratzen dute. Jakin badakite, legea urratzen dutenean ere, ez zaiela ezer pasatzen. Administrazioak begiak ixten ditu.

ELAk politika hauek salatu eta euren kontra borrokatzen du. Langileak antolatuz egiten du hori. Horregatik, sindikatua tresna eraginkorra da era antolatuan lan baldintzen hobekuntza lortu dezagun ; Administrazioari derrigortzeko kalitatezko eta doako zerbitzu publikoak bermatu ditzan. Azken finean, aberastasuna modu justuago baten banatu dadin.

Baina kritikak izorratu egiten die gobernuari eta patronalari. Ez dute onartzen. Isiltasun diziplinatua inposatu nahi diete egiten ari direna eztabaidatzen dieten erakundeei. Sindikatuak lehen mailako gizarte funtzioa betetzen du, eta ELAk ez dio horri uko egingo. Langileok sindikatua behar dugu; gobernuekiko eta patronalarekiko erabateko autonomia izan behar dugu. Hori horrela behar dugu soilik sindikatuaren autonomiatik sindikatuak bere lana egin dezakeelako eta bere jendearen interesak defendatu.

ISILARAZI EZ ZAITZATEN.

SINDIKATURA BATU ZAITEZ. AFILIATU!

Afiliatu: http://www.ela-sindikatua.org/


Afíliate, EL SINDICATO ES NECESARIO

Los gobiernos y la patronal imponen un modelo de sociedad injusto, sin principios sociales, neoliberal. Un modelo en que obtener el mayor beneficio privado lo justifique todo: el deterioro de las condiciones de trabajo, la precariedad para la mayoría de trabajadores y trabajadoras, que las rentas altas y empresariales paguen menos impuestos y obligarnos a pagar los servicios públicos que deberían ser gratuitos.

Gobiernos y patronal van de la mano en estos objetivos. Los gobiernos dictan leyes para bajar los impuestos y otorgar subvenciones a los empresarios. Estos, por su parte, sacan todo el partido que pueden. Saben que, incluso cuando incumplen la ley, no les sucede nada. La administración mira para otro lado.

ELA denuncia y lucha contra estas políticas. Lo hace organizando a los trabajadores y trabajadoras. Por ello, el sindicato es un instrumento útil para que, de manera organizada, forcemos la mejora de las condiciones de trabajo; para obligar a la Administración a garantizar unos servicios públicos de calidad y gratuitos; en definitiva, para que la riqueza se reparta de forma más justa.

Pero al gobierno y a la patronal les molesta la crítica. No la aceptan. Quieren imponer silencio disciplinando a las organizaciones que discuten lo que están haciendo. El sindicato cumple una función social de primer orden y ELA no va a renunciar a ella. Los trabajadores y trabajadoras necesitamos el sindicato; lo necesitamos con autonomía plena respecto de gobiernos y patronales. Lo necesitamos así porque sólo desde la autonomía el sindicato puede desempeñar su papel y defender los intereses de su gente.

PARA QUE NO TE CALLEN LA BOCA.

ÚNETE AL SINDICATO, AFÍLIATE!

Afíliate: http://www.ela-sindikatua.org/

A %d blogueros les gusta esto: